Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—30—

 

tentagarri dateke benetan ahuen naharoa

eta haragiaren laudorio gabezia

estalirik bakarrik ongi ikusia

eta desdebekatua

desezekia

marrubi erroek dakarten indarrarekin saiatzen hasiz gero,

ahultzat hartuko zaituztelakoaren beldurragatik

snifatzeari uko eginen

ez bahioke;

eta

zerumugako ninfa zaharra

teilatuetako isilean hedatzen diharduenean

kanposantuko zementuzko horma gainean

abotsa banatuz,

eztul dirdiratsua zoriontzeko aukera konkretu bat emanaz

zaunkaka,

bizioek eta zizareek barnaltxorra zatitzen dutela

frogatuz,

segituan

hilotz hatsak gela berbera zipriztintzen duenean

arantzazko alanbrearen ingurotasunaren azkonadagatik

esnatuko

ez bahintz,

orduan ere hire goibeltasun telurikoan

ez baitzen,

deus

ere

miatu gabe geldituko.