Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—54—

 

azkenena

ezerezaren zibiztoan eta hurbil

urrats guttitako neurri abstraktoan

esteetatik bihotzerainoko balakada itsuaren estrielako espiralñoetan datzan itzala onartzen dut

inguratzen gaituen harrizko korapiloa

eta suzko kopeta eta isats sendodun

umezurztegietako emakumeek josten dituzten trapuzko arranoak;

eskerroneko hilotzak garalako

eta tigre hutsak iraungo dutela dakigulako

kaleko idioten uzta higikorraren erdian errotzen den

segundo konfusoa haut

Byronen egutegian tarantulak aski ez diren bezala

azken resortea hautsi eta

biluzerazi zorian

izarrik gabe eta hiblia beltzak torturaturik

zilegi den zure larru lumatsuan azalaren akuedukto tinkoa

dibujatzen dudanean

eta

ezpaina geldo hankatuz

argitara ateratzen zitzaizun odol tanto gorriaz

seguraski A

zigarro bokila untatzen huenean

gustatzen zintzaizkidanarekin

sosegatu naiz.