Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—20—

 

metaameslariek

Las Arenasko txirlorazko geltokian

ez dakinate

ofertako artikuluetatik at zaudela

                                                  adierazten,

eta balekite zailago,

zer esanik jakin gabe

                    asma ere gabe

orduz gainezka hurbiltzen ari den treneko argiak dakartzan mikrobio hegalariak begira liluratuko baitziren (beste aitzaki bat lotsa ezabatzeko)

eta

bainerako jabourtzan kraneo epela isurtzearen gustoa oroituko bailukete;

errazu, prima, orduan

aszensorean eta nabari orduko

sartu zaizkizun bi polizi zakurrak

hirugarren eta bosgarren solairu artean irensten hautenean

indize eta korazonaren kulunka aidean marrazkatzeko astia ahantzita

ez

    ahal

          dakite

                    estoikoki

                                    konformatzen?