Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—19—

 

    nik,

ez dudan arren

    lapitz berririk

erosi

      zuri,

      nire alabastrozko

satelite horri

      poema berririk

idazteko,

    ortozik gaur

abenduaren kaleetan

knut! knut! knut oro

mintzatzen zaizkion bitartean

                haizeari

ausentziaren garrotiloz jota

nire katarro honen

        kutsatzeak

        suposatzen duen

maitasun beltza

      eskeintzen dizut

nigandik hurbilegi nahi zaitudalako.