Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—5—

 

exkalibur ezpata odol eztitsuak

sistole eta diastole bakoitz artean

mertxikazalezko zure adatsaren kaiola

kontsolatzen du muinezko bihotz halakoak

zure patu konta eta kanta ezinak zure zortera

utzi zaitu gaueko forajido eta lotsagabe maskara

tokaio dituzun izotz ezti guztiak alpistezko

bizi osoa arrakalatu diate eta elkarrekin

egin genituen bidaietako kolorezko

argazkiak behatzen damatzat hitaz

ari naizen orenik bustienak, baina

erretrobisor batetik beste erretrobisorera

marmelada ogi gainean balitz bezala

kontrabandisten eran ludikoki 34 kandelen

argizari M. Monroekikoa heda-isuriz

ilargia bizian mamiferoon egiture-

tatik barrena sartzen zait haiztoz

zeharkatuz haiztoz bakardadearen piramideak

karisma basatienen iturri gorretaruntz

doan lema hozpela aintziren arkitektura

harritu berri berrira eta kezko lerro

aienaezin aienazail hontara

goizeko ihinzkor den garo xuabera

hire eta bion pitillo kasuala sakatuz.