Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—24—

 

gero,

bortxakeria bultzatuz

jarraitzen jarraitzera

eta

izurri sukartsuari hortzak zorrostuz,

gorrotoz betetako amorea sortuz,

joaten joatera

mugatu ginen,

konturatu ere gabe

geurea zela ohorea

jakin asmo ere gabe

nola orbain guztiak ordain,

konponketaren amorruz.