Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—55—

 

poema hau bukatzeko neurtu dudan denbora ere higan bademat

hona hemen XIX-ko topiko estupikoa

    «nire irlako palmera bakarrean bihurtzen ari haiz»

aldiz ni zero mutu mutu

urrutitik

jantzi transparentedun gimnastek penalizatzen dituzten tipoak lisuartzen

eta zure nireganakoa esklerosa ez dadin

              bukolismorik gabe

              anekdotei tokia egotzita maitatuko zaitut

              exponenteak ahantzita

              kalanbre susmotik aterri egon dadin.