Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—8—

 

non lerro bukagabeak amaitzen diren

eta frenesi oro bihozki guritzen den

bogatzen naiz itzartzen zurbil eta igokor

hire marmorezko kutisarentzat kremadun elur kupulan

maitasunik gabe funditzeko prest

maitasunarekin funditzeko prest

iratzea bilatzen beti higan

asuina, patuaren gurenda herabe bat

jainkoei bakarrik inmolatua

nire mugarik nireena eta hire desterrua.