Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—14—

 

eta emisoretako nigarrarekin nahastuta

mixtoa itzal ez dadin

                buruz behera ifini behar dela

ez diozu inori galdetu,

ezta ere, zure hauzune septentrional hortako

arrano gautarren, zerraustutako

                              anabasitutako asmoei

beren existentzietako kable muturra esparatrapuzko

errematearekin ikusten dutenean nekezegi ote zaien

bakardadearen klarinete xingolarekin konektatzeko

eukaliptozko atzoa galtzarberatu nahi dutelako edo,

eta kaleak trumoitu, eta hintzen aterbea ehiartu, eta pultsoa

neurtu, eta ongi dago, eta luzerako da, eta...