Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—6—

 

bidexka digital hontako 7:28-etan muñekan

lerroz lerro itzuri dira zugandik larruaren

kutis gaziarenpean izkutatuz ezinahalaren

ispilu erretrobisorean gero eta

gorpuñoago gero eta galduago urrezko urmaelak

bezala gladiadore ausartenaren xarde

kresaltsua eta nire mihiak hire mihiarekin

sinatzen duen amiltzearen mailebu kontratoa

jeranioen buruzagiak etorri dira sarroz eta

lertzoz estalitako hagin hezedun emakume

konsternatu batzuekin baina gogorrena

aho aparatu zuzentzailearen kable ttudunetan

atxikita eta enpaste hondakinetan nahas serpentina

odoleztatuak kausitu arren ez diat fuerte fuerte sinetsi.