Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—29—

 

burumuin derrameen aroan, gari motz baten aztarnak

                                                maiteminduraren hegalak

telegrafoetako posteetan enredatzen direnean anarkia goraipatzen

leihotik kale zikina begira ekainaren hemeretzian, zuk eta nik

                                                                                        biok

                                                                                        gelditzen garan apurrok

heriotza itotzen dugu ertz batetik beste ertzera neurtzearren neurtzearren

biziko arnasa okerra oinaze gorriaren oinetakopean berbilatzearren, zama okatzen,

ea noiz askatzen gaituen azaro loratsuak bere burdin adurrarekin

ea horma kontrako goitiken begirada enpotratzen zaigun gungunaren aterbean eta lehertzen

ea belaun gordin gainean ibiltzearen meritoa kontatzean

dzapartada baten agorpena esnatzen den abandonatutako atseginezko dorrean

ea kornea, ea retina eta ea niña itsotzerakoaren dzastada

fender kitarra baten hari marruan itotzen den joten joten eta joten

gehiegi da eta nekezegi,

gorde iezaidazu toki bat infernuko paradisuan

(nik konplitu dut deslaket izanagatik).