Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—18—

 

biluz, (ene) gorputzaren osakor diren baldosa poroitsu

zirrikituetan inyektatu balidate bezala

zainetako kanile arbolatsuetan zehar

ur lohirik zikinenaren beilegi hordia

hestu hestu presaka eta tatuajearen azpitik dantzan

alaitasun itsu baten filosofipean atxikita

gorroto samurrez gorroto samur

maitasun hezurtsu honen ohianetan

eta liken artean xuabe

pena ematen dit gauza laketik hitaz

pentsatzeak, urrengo batetan gauza berberak

pentsatzeko aukera eragozten baitidate segurki;

eta blasfemi bideak aukeratuko ditut paroxismora artio.