Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—12—

 

    urrean,

badenetako zirrara kapritxosoa dute

eta izar zantarren argi mimosoa

    bazkalosteko bakardadeetan

lapislazulizko zerupe eztietan, trenen gurendan,

eta higan pentsatzen erditutako

    kearen ukaldiek, zurezko zaldi erraldoiek eta

ipotxen urrezko atabaketan eraztundutako

    nire barre oro akribilatzen duten

    hire ezpainen euriek

horren dira belartsu

horren dira lastozko.