Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—27—

 

oparotasunaren sedimentoak bere saria elektroenzefalograma zuzenetan

enpeinatzen duelarik ziutateko hospital bakartietan,

sorbaldako hautsa astintzerakoan, etsai gisa begiratzen gaituztenean

monologoetako ikatzak izukorregiak irudituko zaizkigu

gure nahiak asetzeko eritegietako gela zuri bakartietan eta

igeltsus estalitako eraiki berri izan behar zen memento zoragarria

irteera erreprimitu eta lotua

mila gizaldi aurretik, higitzeke, mugigabe gogoetan ezagututakoa

baimenean atzekoz aurrera jarririk ere akreedore paira erraza,

berriro 500. mendean errepikatutako ekintza lizuna,

seat batetako atzeko jarlekuan edo ibarretako larretan

                                                                                  belarretan

nohiznahi ixuritakoa,

Skardenallik erabat moztutakoa morroiei

                                                    tipleei, bati tiple gelditzeko

hildo synkopatuetan agertzen du bakoitzak

bere gorputz-zango jantzi berrietan.