Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—38—

 

haizearen garrantzia anis gozokiz betea

estanbreen eta pistiloen garraiatzen emaro,

ohore guztia kaobazko iratze oxigenotsuei

                    pleistozeno garaiko izozteei,

euri odoltsua eta ordudanik

ospatzen ospatzen anibertsarioa anfora batetan

                                          anfora berdinean eki izerdarazikorrarekin

datzana; eta amore emanaz klarki eta fite

doana. (urduri jartzen ninduen pakea falta zait).

Azukrezko txaplatak soldatzen ari natzainala nahi ninake kontatu,

ausarten egurats goi garai gailurzale; txurrigeren ametsarekin kontuz izateko

nahi ninake gaztigatu.