Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

LORE

 

hegoak suizidatu zaizkizu

          lore

udaberria lotu zaizu

ahurretan

 

sustrai ttipiak dituzu

          lore

basamortuaren neurria du

zure heriotzak

 

amets baten ertzean topatu zaitut

          lore

pospolo baten grinarekin

bete duzu iragana

 

jaioko zara itsasoan

          lore

egun bakoitzaren hatsa biderkatuz

ez-bai zara