Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

SORO BAT GIBELEAN

 

biluztu zaitez lau-

hogei-zortzi

 

sabela puztu zaizu eta ez zaude astelehena-

osteguna-asteazkena

 

badira zenbatu ezin diren gauzak eta tantak-

oihuak-ileak

 

biluztu zaitez soro baten gibelean

erein zaitez autolaguntza liburu baten pare

hazteko-galtzeko-aberasteko

 

usain ezazu zure izerdiaren uhara eta hamabost-

hogei-bat-hamar-hogeita hamaika

 

biluztu zaitez eta ikus ezazu nola puztu zaizun sabela nola

ez zauden haurdun ez zauden abendua-otsaila-ekaina

ez zauden gose eta abuztuan agian bai eta

ez zauden hilik zortzi-lau bizirik baizik

 

biluztu zaitez ilearen zama erloju batean sartzen den

urtaroetan lau-sei-inoiz-beti erein zaitez

usain berritsu bat nola udaberria-negua

 

biluztu zaitez niri so arren bost-sei

erantzi iezazkidazu beldurrak-lepoak eta

inurriak ahotik gaur-bihar-etzi

 

biluztu zaitez eta arnastuko zaitut inoiz-gaur-bost-lau-

abendua-oihuak-ileak-abuztua

 

sabela puztu zaizu eta larrean ikusten da iragana sei-

diot-gaur-beti hustu malkoak astelehena-lau-bi-gaur

 

biluztu zaitez eta maita nazazu ispiluek nola

ahoek eguraldia nola bost-hogei-bihar

 

erein itzazu kezkak zalantzak-berriak-oihu zaharrak

usain ezazu haien kea bost-gaur-bihar

 

biluztu zaitez hamaika

biluztu zaitez badirelako zenbatu ezin diren gauzak

eta orbelak-harriak-hordiak

 

biluztu zaitez uztaila

biluztu zaitez badirelako zenbatu daitezkeen gauzak

eta lagunak-grebak-goseak