Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

THE OTHERS

 

zuen legeekin

zulatu dituzue

gure oroitzapen ederrenak

 

zuen abiadura handiko negozioekin

akabatu duzue

adinaren geltokietako itxaropena

 

zuen sistemarekin

ostu dizkiguzue

komunikatzeko bideak

 

zuen justiziarekin

bahitu dituzue

bozkarioa bozkatzeko ateak

 

zuek duzue

zuek zarete

zuek

 

eta guk aukeratu omen zaituztegu

babes ofizialeko

bizitza baten truke