Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

INOIZ EGIN DUDAN

 

Kantu anonimoak utzi ditut

        autobuseko eserlekuetan.

Irudi biluziak egin ditut

        dendetako atarietan.

Poema zikinak idatzi ditut

        tabernetako komunetan.

Mezu merkeak zabaldu ditut

        kutxazain automatikoetan.

 

Graffiti bat margotu dizut

        begien azpian.

Merkea. Zikina. Biluzia. Anonimoa.

        Ezertarako balio ez duena.

        Inoiz egin dudan ederrena.