Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

NOREKIN?

 

norena ote

hondarraren muga etzanean

azaltzen den

azala

 

norentzat

hitz baten bazterrean

hazi den

hazia

 

non

oroimenean uzkurturik

laztu den

laztana

 

noizkoa ote da

oihartzunik gabeko

behakoaren sumendi

behekoa