Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

ESKULTOREA

 

egurrak kateaturik

izerdiak eta ezpalak

 

urkaturik altxatzen da goizero zut

harrizko lotsa egunkariaz estaltzen

 

eskumuturrak lohi

zuri-beltzezko bendajeak

behakoan hauskor

 

ebakiek mintzo dute bidea

hatzak zenbatuz zizelkatzen du

arduraren lehia oro

 

hariak oztopaturik

zalantzak eta denborak

 

gorputzak asmatzen ditu

erreka gorantz

isurietan

 

aurpegia mututzen duen ispilu

aurpegia eraldatzen duen aitortza lehor

 

eskuek zabaltzen duten forma oro doa

hitz itsu baten ertzera