Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

JOSE PEREA PINTOREAREKIN BART GAUEAN

 

Hortzak hartu zituen esku artean

eta zigarro mutu bat

eskaini zidan.

 

Ez zuen sormenari buruzko

bere jakituria itzela

doan banatuko.

 

Lehen garagardoa bai ordea,

nire ibileren berri

izatearen truke.

 

Ez zegoen ihesbiderik

eta ez nuen

ihes egin nahi.

 

Gure idazleen aipuak erabili gabe,

odolustu gabe ekin genion

sormenaz hitz egiteari,

 

edo, garagardo aparretan,

irribarre maltzur batez

uneak sortzeari.