Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

EZBAIRIK GABE

 

denbora

estaturik zarpailena

heriotza zigorrak

ezbairik gabe betearazten dituena

zimur eta arrakalen legearekin

ilusioak deuseztatzen dituena

 

denbora

konstituziorik gabeko zalantza

lurrik gabeko lubakia

itzulerari muzin egiten dion

kresal amildua