Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

BETIKO TABERNAN

 

erreala naiz astearteetan

familia hitzarekin kezkatu ordez

kultura eta politikaren mixeriak

lagunekin komentatu ordez

diruaren itzala eskuotara luzatu

sexu ahalik gabeko zaratak antzeztu

eta abuztukoak ez diren behakoen

hustasuna laztandu ordez

betiko tabernan eseri eta

poemak idazten saiatzen naizenean