Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

ANHAUZEN

 

                                Ipar Euskal Herrian

                                teatroa amesten dutenei

 

 

zabalduko dira xendrak oinetan

urrats zaurituen izerdia dastatuko du gauak

 

aurrera bisaiak!

        oihukatuko du jendeak

aurrera ezjakinak!

        irudi bete hots

aurrera zalantzak!

        beldurrak amaraun

 

txaloek errealitatea zaurituko dute:

biztanlerik gabeko gauean dena da posible

hizkuntza betea barne

 

dantza egin dezagun samina estutuz

dantza egin dezagun itxaropena gaurkotuz

 

jauzi baten arimak finkatuko du gaur

urtaroen salneurria

jauzi baten arimak estutuko du

galeraren bidea

 

txaloek errealitatea zaurituko dute:

bihotza ukabilean kabituko da

eta taupadak berriz

ahoan