Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

LERRO HAUEK

 

Ez dut gogoko maitasuna hitza

                    ez askatasuna

                    ez ametsa.

 

Kontraesanean bizi naiz,

esanahien kontrako

iraultza dutelako xede

lerro hauek.

 

Hitzon hezurdura

berreskuratu nahi nuke

egunerokotasunetik, xume,

zintzoki esateko:

 

maite ditudan pertsonak

tristeziatik askatzea

dut amets.