Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

PARKEAN

 

iraganak bakartuta

kafe kikara baten ertzean

burmuin bete lasto

itzalekin solasean

 

denbora neguko gau bat da

haurrentzako parke hitsean

 

urruntasunetik mintzo da

ihesa izterretan

gatibu duela

jakin gabean

 

adina neguko gaitz bat da

haurrentzako parke hutsean

 

hegien sarea oihartzun

egun bakoitza

orezta bat da

nahi eta ezinen geruza idorrean

 

oroimena neguko gar bat da

haurrentzako parke hotzean

 

gorputzari estekaturik

hazi diren leherketak

oihuak eskukadaka

irribarrean

 

arnasa neguko gabezia da

haurrentzako parke bakoitzean