Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

ISILDU NAHI DUDAN GUZTIA

 

beldurra diot

lehen aldiz

biluzteari

 

ideien adoretik

haratago ahoari

hitza emateari

 

arropekin batera

esanahiak

eranzteari

 

ahots bat

inprima nezake

azalean

 

fereka arrotz bakoitzak

isildu nahi dudan guztia

entzun dezan