Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

HIRIA

 

amets garaituen biltegian bizi garelarik

sagardoa jarriko dugu freskatzen

sexu hautsiaren aparrarekin

egarria apurtzeko

 

amets garaituen biltegian bizi garelarik

egunen zama aitortuko dugu

denboraren jabegoari

uko egin ahala

 

topa egin dezagun

hazi gozo bete hots

denboraldi baterako

harreman berriengatik