Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

MAPA BAT

 

hitzek ez dute balio zure

samina neurtzeko eta

hala ere

odolaren bazterrean

                idatziko

                duzu

 

torturaren itxaron gelan

zaudela gogoa akiturik

bizitzatik egotzia izerdi

putzu batean ito beharrean

                idatziko

                duzu

hortzei falta zaien zentzua

topatu nahian

 

bidea egingo duzu oroitzapenak

belaunetatik ezabatuz

paperean jasotako mundua

kutxa txikietan ehortziz

ihesaldian

 

historiak oroitzen ez dituen

istorioak bilduko dituzu

gizatasunaren hatsari nolabait

bada ere

eutsi nahian

 

bizkar baten bero ahantzia

denborarentzat

izozteko asmoz

 

mapa bat osatuko duzu

gero

noizbait

norbaitek

kutxa txikiak jaso eta

itzulerako bidea egiteko

aukera izan dezan

 

zuk ordurako zure

liburuen moduan egina

izango duzu

lurperako bidaia

 

idazlea zinen

gerra baino lehen

gosea baino lehen

isiltasuna baino lehen

 

eta ez du inork jakingo

eta ez du inork

mapa erabiltzerik izango