Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

GERTU

 

batzuetan

denboraren antza du

edertasunak

besteetan

garbitu gabe pilatutako

arroparena

 

iragan egunen

izerdia

gehitzen zaio

segundoen

hats hordiari

 

batzuetan

edertasunaren antza du

denborak

besteetan

gertu dagoen

urrunekoarena