Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

GIZONA EZ DA TXORIA

 

sustraiak ditut zainen ordez

 

nire begietan kimuak bilatzen dituenak

        zuhaitz bat aurkituko du

nire begietan leihoak bilatzen dituenak

        zuhaitzaren adarrek sostengatzen duten

        zerua aurkituko du

 

sustraiak ditut zainen ordez

 

gizakien malkoak edaten dituzten

        txorien zain eman dut bizitza

oroitzapenak nahieran astintzen dituzten

        hegaldi isilak

        anonimoak

 

sustraiak ditut zainen ordez

 

zuhaitzen sustraiek

        hirietako espaloiak

        zartatzen jarraitzen dute