Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

GAU BAT

 

                                Cines Principeko lankide ohiei

 

 

aho hutsak

laztandu

 

iragan hordiak kalearen

gau gibelean

 

zirrara etsiak

itxaropenaren zain

 

izan ginena ahazten

hasiak gara

gu amiltzen

 

urteak

zenbatzen ditugu

ezpain zati

galduen erbestean

 

gau bat

irauten duen

erbestea

 

ahotsak

odolustu ditugu

 

une berriak

giltzapean

gorderik

 

hilotz

 

(zoriontsu)