Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

EZ DA METAFORA BAT

 

neure burua suntsitzeko gaitasuna dudan bitartean

        salbu nago eta

        alokairua ez da metafora bat

une batean harrapaturik bizi naizelako

        naiz maitatzeko gai eta

        autoaren asegurua ez da metafora bat

aurpegi bat marrazten dut goizero ispiluan eta

        zortzi orduko lan-eguna ez da metafora bat

gorputz atalak laztantzen ditut urrats bakoitzean eta

        babes ofizialeko bizitza ez da metafora bat

denbora pasa ahala ideiak ereiteko

        erabiltzen dut gorotza eta

        gorputzen arteko isiltasuna ez da metafora bat

itxaropena ideologia ahul bat da eta

        norbere familia babestea ez da metafora bat

basatiki eraikitzen dituzte errepideak nire zainetan eta

        soldata finkoa ez da metafora bat

besarkada bakoitza zintzotasunaren aldeko

        ekintza bat da eta

        ezkontza ez da metafora bat

orri zurian zirriborratzen ditut mundu hobeak eta

        poesia ez da metafora bat