Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

MARRETAN HUTSUNERIK EZ DA

 

senti ezazu mizpira eztarrian

eta zatoz suzko argien dantzalekura

senti ezazu zisjordania autobusean

birikak belarrietan lehertzean

 

senti ezazu hutsa begietan

zapatak busti zaizkizula

senti ezazu B-52ak eta newtonek

bidaltzen dizuten askatasuna

 

senti ezazu metalezko soka

hatzak odoltzen dizkizula

senti ezazu besoek ez dutela hegan egiten

burua hirugarrenetik espaloira botatzean

 

hotzikaran malda dakusat soilik

eta marretan hutsunerik ez da