Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

HERMANNSTRASSEKO SPÄTKAUF BERRIA

 

eta ekarriko dituzu

isiltasuna ezpainetan

haizea begi zuloetan

 

eguzki-betaurreko lantegiak itxita

bizarrak larrox bidai

eskatuko digute txartela trenean

ausweiss bitte

baina guk badugu

 

moztutako lokarria

garagardo

garagardo-botilak jasota

ordainetan zortzi xentimo

 

eta ilusioa ez da aski jateko

hermannstrassen

dendatxo berria irekitzean