Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

ZURE AURPEGIA

 

zure aurpegia

ez da orri zuria

begiak baititu

 

zure begiak

ez dira hiztegi

ez baitira berbekin solasten

 

zure bazterrak

zuhaitzez zuhaitz

dira baso

 

euri-usain diogu

ozono-usain denean

 

askatasunaren alde:

debekua

 

begiak baititu

belarria da horma

 

limoi zukuari esker

da gozoa marrubia

 

errespetu diogu

harresi esateko

 

distantzia diogu

beldurra esateko