Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

TEMPELHOF

 

tximistek gerrari men

besaulkiak azalari so

nola urak aro eroan bizirik

 

hiri ezezagun antzutua

mina eztarrian duela tunela,

eskailerek hiri orlegiaren sudurrean ezin egon

ura erroan dutela

 

jertseen zubi hegalari,

alkandora marradun;

ez da zapatarik betaurreko bibotedunentzat

 

garatu dut soina

            kontrabaxuak ahotsa jan dezan

bulegoetan jaten diren gereziak

            baina likitxagoak lili-kitsch-ak

            poltsiko ikertuetan

goazenean han diren kirats zurrunetara

ikusiko ditugu pikor zuriak

            gorriz zartatuta

ai ai

edalontzia aienez dardaretan

 

nire buruari galdetzen diot

buru-galderei oinez,

laranjek ahoa estaltzen dute

ipurdian

zazpietako kamuflaian

                                    beltza hotzikaraz

      eta ez dakit zure sudurra

edo titibidea den isurkariagoa

 

ez nuke zure eskuartean poltsa

                                                  beltza

ezkutatu behar,

argi dut dela elegantzia

duena bakarrik garrantzia

errima bortxatuek baino

iris-bideek

(begiraino diot)

helbideek bainoago glissandoek

bakarkako gau esan nahi dute

 

ez dezagun samindu

 

bagaude

itsusi

 

 

Ostkreuz

 

geltokiko bikotea

          nasan

ez dut ondo ikusi

 

zartatutako soka gurutze auf jeden fall

gertatutako sakana gurutzatzea auf keinen fall

 

eta nik ez dut hain arin

gugandik alde egin