Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

NESKAK

 

seinalearekin bat

gazteluko erakusleihoan

uraren dantzak katiluei begira

 

uste nuen gaua ez zebilela neskatan

betaurrekoak hautsiak zituela,

eta uhartean itxoiten zintudan kafe zapore

belarri-kopetara igo zintezen;

ezaugarri lakarrak lurmuturren gailurrean;

hosto lehorrak udaberrian lez

hautsiko nizuke panderoa

 

unetxo bat!

zain dut esnea

gitarra elektrikoan

 

poltsikoan

giltzak dira txanponen lagunik onenak,

hartzaren biribilketa

sozialdemokraziaren folklorea,

seinaleari begira

uraren dantzak erakusleihoan

gazteluaren ostean

Berlin

 

jaso dut zure eskutitza kizkurrei lotuta

gaztaroa delako erret kontuen gudan gogokoen

ez zintudalako maite

poltsikoan

 

nola erortzen den azukrea lurra dardararaziz

                    il est dejà trop tard

gereziz

artaziz

inurriz

irudiz

jantzi gabeko argazkiak