Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

SAIATU NAIZ

 

saiatu naiz

itsasoak putzu gisa ikusten

eta gainetik salto egiten

baina ito egin naiz

 

satorren lur-meten gainetik ere egin dut salto

baina belarriek harriak jo dituzte

ez ziren satorren lur-metak benetako mendiak ziren

eta sugarretan loreak margotu ditut gona mehetan

 

ze erraza den isiltasuna ospatzea

aho hustuak balkoian daudenean

ze erraza ezer aldatzea iraganean

eskuak lotuta txalotzean

ze erraza anafora bat egitea

bizitza pilula-kutxa neurtua bada

 

ez dizut su-etenik eskatuko

saiatuko naiz

zure balak margoa direla sinesten

saiatuko naiz

lurrean zerraldo

poztasuna bonbillen aurrean antzezten

 

ze erraza den isiltasuna

ze erraza den ezer aldatzea

eskuak lotuta txalotzean

ze erraza anafora

ze erraza pilula-kutxa