Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

OHEA AGINDUTAKO LUR DENEAN ETA OHEA AGINDUTAKO LUR HUSTE DENEAN

 

ohean lo da bat eta bestea sartu da

lotu dizkio besoak eta estali begiak

biluztu du eta bultza ohe izkinara

 

mende erdi igaro da eta

bitartean moztu dizkio bi zangoak

odolustu du

 

orain zerra eskuan

ohea erdibitu nahi du

ohean ziren haren gorputz zatiak eramanez

heldu berri denak legeak ditu

eta zerrak

eta elektrodoak

eta azidoa begietarako

eta prentsa

 

ohean lo ametsetan zegoena

gaizkilea da

galdutako zangoez oroitzeagatik

laguntza eske

besoekin duen indar apurra xahutzeagatik

 

gilo, mazmouria, shuafat, kalandija, ofra

 

izara zurietatik

ezin da

odola ezabatu