Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

DUNA BUSTIA: BUDAPEST

 

duna bustia

duna gorria

 

besoak gora eskulturek hormetan

tranbiaren trenbidea ibia da

ezker-eskuin euria

moka

txokolate goria

aizu! orain esango dizut dena

 

kaleak zeharkatutako putzua

elektrizitateak pitzatutako esnea

denborak gogaituko ditu azalak

urak gizendu ditu espagetiak

 

baina zu zeu zalantzan

agian trena bidetik aterako da

badugu jaistea eta luzaro oinez helmugara salbu iristea

badugu tirrik eta tarrak jarraitzea

 

gerrak dunako zubiak zartatu zituen

den-denak

ez bakarrik dunaren gainetik zihoazenak

jendarteko hamabi zubi ibai ertzik gabe gelditu dira

gazteluko mendiari begira

 

duna bustia

orain

duna zuri-gorria

 

trenbideak bitan banatzen duela mundua esan nizun

baina ez

trenbideak hirutan zatitzen du mundua

 

duna bustia

eta ez

ez duna

ez dena

ez erdia

duna bustia

duna erdia

basurdea saltsan

eta erbia