Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

EGONGO EZ NAIZEN EGUNAK HATZEZ ZENBATU DITZAKEZU ESAN ZENIDAN ETA GUTXIAGO BAZENITU NAHIAGO NUKE

 

idien emankortasuna jokoan jarri gabe

adats orraztuak zuenak dira

 

ez duzue alderdiko agiririk behar

hori guztia entzungailuen gogaia da

 

marra paraleloen artean nagoela

zure zangoak nire zubi diren honetan

aulki gaineko taupadetan

orain torlojuek berriz ere

hutsunerik beteko ez dutela zin egin dutenean

eta daratuluek ez gaituztela zulatuko

etorri zara zu katurik gabe hankartean

 

zuritzeko mundua nire adatsez

 

duela aste bi

Berlinen batuko ginela

egin nuen amets

eta duela astebete

kitatu ninduzun

bai

    ona zein ergela den

    trop bon trop

con

                          batengatik