Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

AGUR-AMOUR

 

 

                        Il n'y a pas d'amour heureux

                                          La diane Française

                                          Louis Aragon

 

 

ongizatea arantzan dudala azaldu zaizkit zauriak

hitzak errepikatuz mozkor

eta zoriona agurrarekin batu nahi izan dut

ahaztuz iluntasuneko dardarak

 

nola gauak jan duen argia irentsi duzu beroa

zure begi handien heldutasunez

eta zapatarik gabeko gudariak miretsiko ditut

suzko gurdiak harrikatzen dituztela

ez da maitasun zoriontsurik

 

leihoan buztana trabatu duen astigarrak

enborrari eusten dio indarrak lausotu arte

 

ahuldadeak itoko gaitu goiz eguzkitsuetan

begiak itxita belarriak taupadetan ditudala

sinesten dut zu ere hotz zarela gaur

eta gure astigarrek ez dutela sustrairik

zure bularrean naramazulako lozorroaren umezurtz

 

nola malkoak ordaintzen diren abesti ederren oinetan

jaio dira ximurrak hatzen gerizpean

il n'y a pas d'agur heureux

 

orain eztia den hori ere dakusagu zuri

non janzkera genekusan zauria dela iruditzen zaigu

errepikatuz zure begi handiekin hodeiak zelai direla

denborak jan ditu aldi berekoak ziren ibilerak

ateetan eta karriketan jartzeko ez dela

ez zorioneko agurrik

il n'y a pas d'agur heureux