 
	
Aurkibidea
Surik ezin erantzi.
Harkaitz Cano
Agoniak hil egin dezake edo...
Hermannstrasseko Spätkauf berria
Tanta edo mundua sinpleki aztertua
Rudolf Werthen Eugéne Ysaye-ren seigarren sonata zorrozten
Egongo ez naizen egunak hatzez zenbatu ditzakezu esan zenidan eta gutxiago bazenitu nahiago nuke
Ohea agindutako lur denean eta ohea agindutako lur huste denean
Aurkibidea
Surik ezin erantzi.
Harkaitz Cano
Agoniak hil egin dezake edo...
Hermannstrasseko Spätkauf berria
Tanta edo mundua sinpleki aztertua
Rudolf Werthen Eugéne Ysaye-ren seigarren sonata zorrozten
Egongo ez naizen egunak hatzez zenbatu ditzakezu esan zenidan eta gutxiago bazenitu nahiago nuke
Ohea agindutako lur denean eta ohea agindutako lur huste denean
 
ERDIGUNEA
 
gaueko begia arranoz janztean
iragartzen da hurrengo geltokia:
zaplaztekoak dira txaloak
 
abuztuz beste egin dute karratuek,
oheandrearen sexuak
ura ehun kilometrora usaintzen du
                nola elefanteen tronpak,
oheandrea: belardien amarauna,
artilezko galtzerdiei darie hammonda
 
Heidelbergerplatzen jaiotzen dira
                Udalaitz eta Sankristobal,
aulki marroiak paradisu eta gazteluko dorreak
                bidetzen diren gurutzean
zauriak sokak eusten ditu:
                zure gonan
 
non da erdigunea?
«zu zara periferia» batek
«ez! zu zara periferia» besteak
 
marradun egietan aldiz ez da begi garbirik
eta ilargiak izarrak ditu inguruan
 
zure bularrak arrain-ontziko bale dira
 
ipurtargiz ipurtargi
          tximiniak
erakutsiz
basamortua
eta zilarrean gora erortzen da
                                      merkatu puztua
sukarrak maite zuelako gorrotoz
                                                       piztua
ikusarazi didazu zure bihurgunea
nik zango karratuz
                               begiratu zaitut
ostikadaka behizainak lez
titiburuetan galtzeko nire usaina
besotik heldu zaitu baina
mundua ispilutxoetan da sabaitik zintzilik;
gela honetako masail kolpatua,
satorrak          masai zuriak dira
gora eta gora inoiz    Zuberoa (gazte hustea)
                                    izango da hip
                                                       hop
 
beste norantzan orain
         zazpi tribuak
         baina ez dute usaindu ez nire antzutasun hortxata