Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

RUDOLF WERTHEN EUGÉNE YSAYE-REN SEIGARREN SONATA ZORROZTEN

 

ganduak kaleak jan ditu

esne hotzak lady grey tea katiluan bezala

 

zelatan den gorria:

minez gerturatu zauria!

 

erortze zitala argiontziak

ahurñoaren burura eginikoa

 

zorrotz jan du

lurrak zangoa

 

Rudolfen hatzak

okel xehea dira

 

gortinetan nahastutako malkoek

odola dute inguruan

 

ahurñoaren uzkiko gorotz berria

bere osabaren haziarekin nahasia

 

lainoak kaleak irentsi ditu okak

komunzuloko ur gardena bezala