Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

IBAI ONA

 

zarenean fereka azal nirean

gaueko atzazaletan

ezpain tanta begirada gardenean

saihetsak belarri direnean

iris orlegiak ilun,

orain zure ez-tasunean

urruneko ohean

harramazka nazazu

bizkarrezur landu gabean

kirola egin beharko nukeenean

 

goxo, xume, xalo

udare-ura zara otsaila amaitzean

xalo, xume, goxo

 

egunerokotasuneko laztana da

itxaropen goxoena

eta udarearen zukua

 

goxo, xume, xalo

udare-ura zara otsaila amaitzean

xalo, xume, goxo