Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

DDRKO BANDERA

 

emakume ederren aurrean

Lewinskyren aho urtua naiz

Clintonen hankartean

 

alternatibobohemioberlinestailen aurrean

Milu naiz

Tintinen atzetik

 

heldu eta jakintsuen aurrean

kotxe gidaria naiz

behi bat bide erdian dagoelako Deliberriko kalean zain

 

begiazpianmarrabeltzmorbosoen aurrean

ska dantzaria naiz

The Clashen azken kontzertuan

 

eskotedun Britney Spearszaleen aurrean

aulkia naiz

bertsolari finalean

 

pijipien aurrean

garia naiz

mailu eta konpas inguruan DDRko banderan

 

ahots grabegoxoen aurrean

bixera eklektikoa naiz