Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

TANTA

EDO MUNDUA SINPLEKI AZTERTUA

 

 

«ez du garrantzirik» esaiozu lindari

ezpainak josten dizkiotela ohean aske izateko

azaldutako gauerdietan

isil

 

zoriontasuna tantez neurtzen da

egarri denak tanta nahi du (ura)

egarri denak tanta nahi du (esperma)

egarri denak tanta nahi du (leizehezeko eztia)

gose denak tanta nahi du (zopa)

hotz denak tanta nahi du (butanoa)

 

«ez du garrantzirik» esaiozu lindari

ezpainak betazalei jostean gaueko erregina zara

lehoi artean

misil

 

gaizkizatea tantez neurtzen da

je ne t'aime plus

 

beldur denak tanta du soberan (izerdia)

goibel denak tanta du soberan (malkoa)

lortutako burutze oro besarkatuta

eri denak tanta du soberan (tak-tak zainera)

euri denak tanta du soberan (bestea)

 

pisuak itotzen ditu harriak eta ez haien koloreak