Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

METRAILETEN MUGAK

 

 

                        Foucaultentzat erresistentzia, delitugintza, lege-hausteak eta,

                        beraz, transgresio mota guztiak bi helbururen zerbitzura daude:

                        lehenik, sistemaren baitan gorpuztea honen boterea berresteko;

                        bigarrenik, sistemari bere halabeharrezkotasunarengatik

                        ezgizatiartasuna egoztea.

                                                      Musical elaborations

                                                      Edward W. Said

 

 

 

ohartzean mugak hori bihurtu dira

                  eta hegaztiek

                  eta karratutzen diren gurutzeek

iragan beroa dute helburu

gaurra biharamun ahoskatuz

 

ezagutuko banitu praka leunetan galdutako masailak

                  larru-gerrikoz

eta axota poltsikotik aterako dut

      eta gerrian sartuko: zuri

      tinta odolaz ordezkatuko dizut: beltz

 

falta dena falta dela

kotoizko koltxoiek jan nazatela

 

kiwiak tixertetan behera begira daude

saiatuta ere borobilak

ezin dira laukitu

 

ezintasuna:

biderdiko zura tiraderan

argibideak:

metraileten lagun on

 

zer du gaur lurrazpiak?

zerk du gelditzen? zerk zikintzen?

betaurrekoak dira sudurzaleenak

eta sudurrak gereziondozaleenak

 

estatu autoritarioa

ez da deus

egutegi barik

 

nire burua zartatzea irtenbide

zikintzeko barandilak hari eta arantzez

egunkariak berridazteko

itxaroten egongo ez bagina

ahaztutako zelai-isla

utzi isiltasuna lurrean

eta lurzoru margotu berriekin

                                        zikinduko dira oinak

irudi garraxituak begipean margotzen

 

eta nik ez dut nahi hain arin

gugandik alde egin